Intentzio proiektualak

 Saturraranen camping eta aire libreko eskola urtaroka txandakatuz hartuko dituen eraikin multzoa diseinatzerako orduan itntentzio arkitektoniko batzuk izan ditut.

 Lehenbizi denboraren faktorea, okupazioa sasoi, asteko egun zein ordutegia (gau/egun zikloa) kontuan hartuta beti bermatzea izango da. Honetarako programa aldaketak nozitu ditzazketen espazioen diseinua eta arautzea izango da erronka. Eraikina arin moldatuta soilik programa guztiz ezberdinak hartzeko gai izango da, espazio asko dauden bezala mantenduta baita.

 Bigarren intentzioa gaur-eguntasuna islatzea da, haren alde polit zein itsusiak kontuan hartuta. Antropozenoan bizi gara ofizialki, gizakiak giroa guztiz eraldatu dezake eta egiten du, nahi ala nahi ez, eta horretaz konziente izan beharrak gara, tokiko eta "naturaren" birginitasun amets romantizista baztertuz inguruaren moldaketa tresna bezala konzienteki erabili. Konzienteki eta zuhurki, ezbaitugu gizakiak eroso eta sano bizitzea galarazi nahi eta.

Hirugarrena konektibitatearen aldakortasuna. Urtaroak berriro ere aipatua inguruko biztanleek edota kanpoko bisitariek mugimendu ezberdinak izango dituzte eta horiek islatu, manipulatu eta era batean erabiltzaileen akzioak arautu.

Azkenik paisai unitate ezberdinak antzematen diren moduan paisai unitate bakoitzak erabilera eta arkitektura mota ezberdinak har ditzazkela erakutsi. Hau oso argi ikusi daiteke Mijoa ibaiak Saturrarango bailaran sortzen duen topografia moldaketan, babeslekuak eta irekiuneak izendatzen.


Hasteko bi gune nagusitan banatuko da bailara: neguko gotorlekua eta udako atrakzioa. Hondartza aldea neguan oso arrotza da, haizaeak itsasotik oso gogor jotzen duelako ez da toki aproposena geldirik egoteko, klimak fisionamia zein psikologiari gaizki egitea diolako bertara ikastera mugituko diren ikaslei. Honengatik hegoaldean kokatutako gunean proiektatuko da eraikin multzoa eta iparraldeko gune irekia erabili ahal izateko moldatuko da, baina ez da inolako  derrigortzerik egongo hor izateko. Honek esan nahi duena da bertan hortuak, lorategiak eta aire libreko eskenatoki bat (antzinako grekoen erara) kokatzeko intentzioa dudala da, eta baita errekaren kanalizazioaren moldaketa baten bidez errekaren zaintza eta ikerketa ahalbidetuko duen txoko bat egokituko da, umeek errekan bizi diren animali, landare zein zaborrekin lotura bat izateko, ezagutza ekologikoa bultzatzeko. Hirugarren gune bat banandu dezakegu bailaran eta hau errepipideak markatzen duena da, Venecia, Katetxe eta bertan behera utzitako beste eraikinak sortzen dutena, mendebaldeko magala hain zuzen. Seguruenik Venecia diskoteka ireki ezinik egongo dela pare bat urtez, gutxienez, eta eraikinaren kokepen pribilegiatua ikusita hutsik eta programa barik denbora pasatzen uztea kriminala deritzot. Eraikuntza lan handitan sartu barik eraikina moldatuko da, neguan bestelako ikusentzunezko edo edozeinolako erakusketa hartuarazteko. Errepide pareko etxearentzako beste moldaketaren bat egitea pentsatua daukat, baina haren sarrera kaxkarra kontuan hartuta baliteke dagoen eran uztea hobe izatea. Azkenik bideak ditugu: oinezko eta ibilgailu arinena eta garraiobide astunena. Oinezkoentzako bidea Ondarroako eta Mutrikuko herriko plazak konektatzeko erabiliko da, udan zein eguraldi atsegina egiten duen asteburuetan erabili ahalko dena. Bidea maldatsua izan daiteke tarteka, eta lohiztatua baita, baina hiru geldigune ditu zerbeza pare bat hartzeko domingero lasaiak ondo hartu dezaten esperientzia (Saturrarango eskola/campingeko eta Galdonako bi campingetako tabernak). Gaur egungo Saturraraneko autoen sarrera ez da mantenduko, ideia autoak udan edo larrialdietan soilik sartzea baimentzea baita, paisaiaren izpirituak berak hola eskatzen baitu, prozesu petsonal batetan sartzen garelako paralelismoa sorten baitu oinezko sarrera ixtu eta etxekotar batek. 

Eraikin berriaren inguruan guneen berrerabilpena urtaroka egitea oso erraza izan da, ikasgelak ezik. Ikasgelen alde bat guztiz irekia izatea da jarritako minimo bat (neuk jarrita) da eta honek unitate indibidual bezala pentsatzera bultzatzen nau. Hans Scharounen eskolen adibidea hartuta proiektatu ditut ikasgelak, nukleo nagusira lotuta baina nortasun indibiduala mantenduz. Hau udako sasoian bungalow edo alokatzeko etxetxo bezala berrerabiltzeari lotua dago, baina bi erabilerek azpiegitura ezberdinen beharra daukate eta metro karratuen proportzioa pixkat aldentzen da. Hemen dut nere ustetan lan interesgarriena, ikaslega/bungalowak moldatzea. Estetika aldetik ez dago gauz askorik erabakia. Intentzioa inguruarekin elkarrizketa izatea da, eta honek eztu esan nahi homogeneotasun edota ixiltasuna, baizik eta akzioak eta erreakzioak, erantzunak, bistan izatea, kontrastea egitea bi entitatek (daukaguna eta sortuko dugunak) mantendutako elkarbizitzan. 

Hona hemen aurretik deskribatutako prozesua irudietan, hitzek zentzua har dezaten. 

Iruzkinak

Mezu ezagunak