"Natura" eta ekologiari buruzko gogoeta batzuk

 Egin beharreko proiektu hontan, Saturraranen garatu beharreko kanpin-eskola, paisaia, natura eta ekologiaren (baita aldi berean osasungarritasuna) inguruko gogoeta batera bultzatzen gaitu. Gai oso egunekoa izanik eta aldi berean dexente lan egin beharra dagoela estrategia finko eta zuzen bat garatzeko oraindik gogoeta hau sakona izatea eskatzen dit gorputzak. Nire iedietako batzuk eta haiek sortzera bultzatu nauten autore edo pentsalarien ekarkizunak partekatea gustatuko litzaidake lehenengo argitalpen honetan, oinarrizko gidalerro teoriko zein ideologikoak finkatzeko.

Hasteko bizi garen mundu hain elkarlotu eta interdependiente honetan edozein materia, ideia zein gaitz guztiz hedatzea oso erraza izan dela ikusi dugu azken urtean bereziki. Honek gizartean eragite oso sakona du, gu konturatu ala ez (horain guztiz burujabe izatea espero dut, pasa den guztiarekin batez ere), gizarte osoa unitate bat bezala adostasunean joatzera bultzatu behar gaituena, batez ere gai konkretu batzuetan, hauetako bat ekologia izanik. Ekologiaren komuna (commons of ecology) izendatu dezakegu hau, izenaren bitartez baita bistaratzeko elkarlanean egon behar garela hamen zein Kanbodian. Honek ardura eta portaera banakako eta taldekoak izan beharra dugula esan nahi du, daukagun mundua ez bakarrik etorkizunerako bermatzeko, datozen (edota Greta Thunbergen era egozentrikoan aurkeztuta, gatozen) belaunaldiko edo oraindik pentsa ezin ditzazkegun egiturek haien inguru naturala bizigarria  eta kalitatezkoa izan dezaten. Baina nola egin dezakegu hau? Neuk jada papera eta plastikoa banatzen ditut birziklatzeko, nire lana egiten dut aitzakia ezer egin barik geure konzientzia garbitzeko programa ideologikoa alde batera utzi behar dugu, neurriak ezberdinak izan behar dira, burujabe izan behar gara, eta batez ere batera ibili behar gara, talde bezala, gaitzek talde bezala eragiten gaituztelako gu batera ibili behar gara onurak sortzeko. Erabilitako sistema eta planteamenduak, Pariseko akordioak eta kutsadura murrizte nazioarteko plan eta akordio estetiko hustsak atzera utzi behar ditugu eta beste ikuspuntu radikal bat gureganatu. Hemen da Slavoj Zizek pentsalariak Examined Life filmean eginiko kapitulua, gai hontan interes handikoa dela uste baitut.



Naturaren auzira, artista eta pentsalari erromantikoek (hemeretzigarrren mendea) haren kontzeptu mistifikatu edota jainkoturatua, natura da harmonia guztizkoa, beti ondo dago, kosmosa ordenatu eta zintzoratzen duen tresna da etab., gaur egun oso finkatutako idea bat da pentsakera eta iruditegi kolektiboan. Baina aditu askoren eta nire ustetan atzera utzi beharreko ideia bat da, gaitzak bakarrik dakarzkigulako eta eztelako guztiez erreala. Natura zoroa da, natura puta bat da. Ikusi itzazue Katrina hurakana, Besubio sumendia Ponpian edo Karatoa sumendia Indonesian, Txileko lurrirkarak, Japoniako tsunamiak, milaka existitzen diren gaixotasunak zein birusak edo parasitoak. Hori da natura baita ere, mundu idiliko batetik asko aldentzen diren gertakizunak. Hori ahaztuta daukagu, gizakiaren historia naturarengandik urrentzearen historia tristea da, bai, baina babesteko eta etorkizuna bermatzeko era izan da betidanik. Natura den bezala besarkatu behar dugu, aspektu danetan, hamen sortuak garelako eta hamen bizitzen garelako. Antropozenoan gaude, badakigu nola gure ingurua moldatu, orain lortu beharreko gauza ingurua eta gu moldatuz ingurua den bezala bizitzea eta errespetatzea, eta tokatzen denean hartaz beldurtzea eta beldur hori den bezala hartzea da.

Tom Hegen argazkilariaren lana oso interesgarria delakoan nago garatu beharreko prozesu honetan, antropozenoaren erakusle izanda. Copyright-a errepetatuz eztut bere argazkirik igoko, horren ordez Glenorchy herrian, Zelanda Berria, nauk hartutako argazki ez hain erakargarri hau dakart hemen, inguruaren moldaketa gizakiaren erosotasunaren erabilerarako erakutsiz (estetikoki asko gustuko dut).



Iruzkinak

Mezu ezagunak